XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALGER hiriko igande itsusia

Frantziaren etsaiak ez dira oraino errechituak eta nahi dute erakutsi badutela oraino gemen eta kalipu.

Lau tokitan pausatu dituzte berantago zartatzeko bonbak, ala zakutto batean gorderik, ala paket batean. Bi ostatutan utziak zituzten present hoik, eta bertze biga karrika zoko batzuetan.

Milk-Bar delako ostatuan comptoir-ari kontra utzia zuten zakua, alegia deus ez, salaren erdian bezala. Bonbak zart egin duelarik, emazte bat erori da zango bat errotik egina; mutiko bati zangarra bi zathi egin zaio belhaunetik beherachago, mirail guziak altchatuak izan dira zartaren haizeak eremanik eta jendeen gainerat erori; andere bati sorbalda ideki zaio; muthil bati bi esku-muthurrak moztu.

Bertze lekuetan ere berdintsu.

Orotarat 60 kolpatu kondatu dituzte, hetan 25 arras gaizki; muttiko bat eta bi emazte galdutzat zauzkaten igande aratsean.